ANTOLATZAILEA: Real Sociedad
GUNEA: Reale Arena estadioan ospatutako ekitaldia, Donostia, Gipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 6000 pertsona
GAIAK: kirola, futbola
BERTAN: Martin Odegaard, Alexander Isak, Ander Guevara, Alex Remiro, Cristian Portu, Aihen Muñoz, Robin Le Normand, Modibo Sagnan, Ander Barrenetxea
Realak antolatutako kirol ekitaldi berritzailea, LaLigak ere hala aitortu zuena. Lehen aldiz, klub batek jokalari baten baino gehiagoren aurkezpena antolatzen zuen ateak zabalik, denboraldi berrirako taldekideei ongietorria emateko.
Banan-banan, Odegaard, Isak, Guevara, Remiro, Portu, Aihen, Le Normand eta Sagnan aurkeztu zituzten eta euren lehen txaloak jaso zituzten. Barrenetxeak bideo bat bidali zuen selekzioaren kontzentraziotik. Gainera, eta berritasun gisa, bakoitzak zaleekin elkarreragin zuen ekitaldiaren dinamizatzailearen konplizitatearekin.
Horrela, batzuek selfie bat egin zuten, beste batzuek baloiak oparitu zituzten. Izan zen urtebetetze zoriontsua abestera animatu zenik, baita bere lehen gola ospatzera ere, Porturen kasuan bezala. Ekitaldi berriak zaleen gozamenak egin zituen eta ez zuten estadioa uzteko presarik izan.