ANTOLATZAILEA: Donostiako Sustapena
GUNEA: Kursaal Elkargunean ospatutako online/offline ekitaldia, Donostia, Gipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 60 pertsona bertan, 340 online
GAIAK: hezkuntza, berrikuntza, teknologia
BERTAN: Marisol Garmendia (Donostiako Udaleko Garapen Ekonomikoko zinegotzia) eta Iñigo Olaizola (Donostiako Sustapeneko Berrikuntza arduraduna)
AURKEZLEA: Xabi Perez


Donostiako Kursaalean ospatu zen #DonostiaInnovationChallenge ekimenaren IV. edizioaren finala. Donostiako ikasleek, talde-lanean, hirirako hobekuntzak proposatzen dituzte COVID 19aren izurrite garai honetan, teknologia disruptiboen bidez.

Donostiako Sustapenak online/offline ekitaldi bat antolatzea erabaki zuen. Talde finalistetako kapitainak ekitaldian bertan izan ziren, eta Donostiako 12 zentroetako gainerako partaideek streaming bidez jarraitu zuten ekitaldia.

Agintarien ongietorri-hitzaldiaren ondoren, dagokion protokoloari jarraituz, eta hizketaldi labur eta dinamiko baten ondoren, hainbat sari iragarri ziren, 11 guztira. Era arinean iragarri ere, baita kanpoaldearekin zuzeneko loturak eginez, ikasleei protagonismoa emanez, aurkezlearen galdera bitxiei erantzun ziezaieten.