ANTOLATZAILEA: Frantziako Tourra, Euskadi Fundazioa, Eusko Jaurlaritza
GUNEA: Donostiako (Gipuzkoa) Sagueseko zabalgunean ospaturiko ekitaldia
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 1000 pertsona
GAIAK: kirola, txirrindularitza
BERTAN: Eneko Goia (Donostiako alkatea), Martin Ibabe (kiroletako zinegotzia), Xabier Isasa eta Ibai Asurmendi (txirrindulariak)
ESATARIA: Xabi Perez


Frantziako Tourra Euskadira itzuliko denez, hainbat jarduera antolatu dira Grand Départ Pays Basque egitarauaren baitan hiru euskal hiriburuetan, datorren uztailera arte.

Jarduera horietako bat BiziTour da, familia osoarentzat irekita dagoen erlojupekoa, maiatzaren 7an Donostian egin zena: bizikleta seguru eta babestuan egindako ibilaldia, adin guztientzat, eta 9 kilometroko zirkuitua osatzeko aukera eman zuena.

Sagueseko zabalgunetik irteera neutralizatua simulatu ondoren, irteera ofiziala Kursaal parean egin zen, uztailaren 2an Gasteiz eta Donostia lotuko dituen aurtengo Frantziako Tourraren bigarren etaparen helmuga seinaleztatuko duen arkua gurutzatuz.

Ehunka lagunek parte hartu zuten kirol-festa honetan, eta 20 opari baino gehiago zozketatu ziren ibilbidea osatu nahi izan zuten pertsona guztientzat.

Jai giroan ospatu zen kirol-jardunaldi ludikoa eta Tourrak euskal lurra zapaltzen duenean uztailaren 1ean, 2an eta 3an gozatu ahal izango dugunaren atarikoa.

Animo mezuak zabaltzea parte-hartzaile guztientzat eta opari zozketaren dinamizazioa izan ziren esatariaren zeregiteako batzuk.


La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es irudi-1024x172.jpg