ANTOLATZAILEAK: Opegui (Gipuzkoako Baxurako Arrantzako Ekoizleen Erakundea), Gipuzkoako Arrantzale Kofradien Federazioa, Diario VascoBM supermerkatuak eta Laboral Kutxa
GUNEA: Donostiako Aquariumean egindako ekitaldiaDonostiaGipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 200 pertsona bertan
GAIAK: sukalaritza, arrantza, lehen sektorea
BERTAN: Bittor Oroz (Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea), Miren Garmendia (Opeguiko zuzendaria) eta Eugenio Elduayen (Gipuzkoako Arrantzale Kofradien Federazioko presidentea)
AURKEZLEA: Xabi Perez


KOFRADIA ITSAS ETXEA ekimenaren baitan biltzen diren ekintzetako bat dira KOFRADIA sariak. Euskadiko baxurako arrantzaren berri ematea eta horri balioa ematea da ekimen horren helburua eta, horrez gain, belaunaldi gazteenengana hurbiltzea.

Sari horien bidez, urteetan lehen sektore horren alde lan egin duten pertsonak, erakundeak eta elkarteak saritu nahi dira. Vicente Marino, Txepetxa taberna, Conservas Ortiz, AZTI eta Enrique Paz, baxurako kofradia kantabriarreko idazkaria, izan ziren aurtengo omenduak.

Sarien eta proiektu osoaren helburuak gogoratzea, omenduei zein omenduaren berri ematen zuten pertsona ospetsuei bide ematea eta omenaldiarekin batera doazen bideoak ele bitan aurkeztea, izan ziren aurkezlearen zereginetako batzuk. Sarrera txiki bat egin zen Kofradiako bazkarian, eta topa eginez amaitu zen saioa.


La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es irudi-1024x172.jpg