ANTOLATZAILEA: Real Sociedad
GUNEA: Online ekitaldiaReale ArenaDonostiaGipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 15200 bisita Realaren YouTube kanalean
GAIAK: kirola, futbola, Kopako Finala
BERTAN: Mikel Oyarzabal, Mikel Merino, Roberto Lopez Ufarte eta Jesus Mari Zamora
AURKEZLEA: Xabi Perez


Realaren iraganaren eta orainaren parte diren jokalarien arteko bigarren topaketa, Sevillako Kopako Finala jokatu aurreko astean. Realeko YouTube kanalak eman zuen ekitaldia.

Merino eta Oyarzabal noiz ezagutu ziren, Zaragozako finalean penalti jaurtitzaileak nola hautatu ziren, bitxikeriak, bizipenak, barreak eta batez ere, talde txuriurdineko lau erreferenterekin partekatutako une atsegina.

Lopez Ufarte eta Zamora Merinorekin eta Oyarzabalekin aritu ziren hizketan ia ordubetez. Iraganeko erreferenteak eta gaur egungoak lehen aldiz elkar ikusteko balio izan zuen ekitaldiak. Bitxikeria gisa, aipatu behar da protagonistek argi utzi dutela Sevillan penaltia egonez gero Oyarzabal izango litzatekeela jaurtitzailea. Astebete geroago penaltia izan zen Sevillan… eta Oyarzabalek jaurti zuen.


La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es irudi-1024x172.jpg