ANTOLATZAILEA: Real Sociedad
GUNEA: Trinitate Plazan ospatutako ekitaldia, Donostia, Gipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 2500 pertsona
GAIAK: kirola, futbola, Kopako finala


Realak antolatuta, Granadan ospatu zen Erreginaren Kopako finala jokatu aurreko orduetan jai eguna antolatu nahi izan zuen kirol klubak. 7 ordu baino gehiagoko ekitaldia arratsaldeko lehen orduan hasi zen txikienentzako jarduerekin, hala nola pailazoak, ipuin kontalariak eta marrazki tailerrak.

Partidaren ordua hurbildu ahala, plazara hurbildu ziren zaleekiko elkarrekintza areagotu egin zen, opariak, zozketak eta zuzeneko galderak eginez. Gainera, bertaratutako guztiek Realeko jokalari ohiek euren taldekideei utzitako animo mezuekin gozatu ahal izan zuten.

Atletico Madrilen aurka 2-1 irabazita, Realak titulu bat lortu zuen 30 urte geroago. Hori dela eta, jaia gauerditik aurrera luzatu zen, inork plazatik alde egin nahi izan gabe.